Euskera

Zer da VEGAP?

VEGAP (Artista Plastikoak Kudeatzeko Ikus Erakundea) diru-irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta mundu osoko ehun mila egile baino gehiago ordezkatzen ditu Espainian.

Gure Erakundea 1990ean eratu zuen espainiar artista-talde batek, egileeskubideak era kolektiboan eta Jabetza Intelektualaren Legeari lotuta kudeatzeko asmoz. Urte horretan bertan VEGAP CISACeko bazkide oso bihurtu zen eta, horri esker, berrogei herrialdetako egile-elkarteen sare bati atxiki zitzaion.

VBeste herrialde batzuetako hogeita hemeretzi elkarterekin elkar ordezkatzeko hitzarmenak sinatu ditu VEGAPek (gure web-orrialdean aurki ditzakezu elkarte horiek guztiak (www.vegap.es). Horrek esan nahi du VEGAPeko bazkideen egileeskubideak Europar Batasuneko eta beste kontinente batzuetako herrialdeetan kudeatzen dituztela, hala nola, Argentinan, Brasilen, Kanadan, Estatu Batuetan, Mexikon, Australian, Korean, Japonian, eta abarretan.

Margolarien, eskultoreen, argazkilarien, ilustratzaileen, diseinatzaileen, bideoartisten, net-artisten, arkitektoen... hau da, ikus sortzaileen egileeskubideak kudeatzen dituen erakundea da VEGAP.

Zergatik interesatzen zait?

Abantailak:

Malgutasuna. Bazkide bakoitzaren kudeatze-premiei egokitzen zaie VEGAP. Premia bakoitzaren arabera, eskubideak kudeatzeko era berezia dago. Hitzarmenereduak, lizentziak, tarifak...

Eraginkortasuna. Kudeatze kolektiboari esker, eskubideen babes-maila eraginkorra lor daiteke, kostu murritzean.

Eskarmentua. VEGAPen ari den aditu-taldeak hogei urteko eskarmentua metatu du.

Sarea. Kudeaketa-lana mundu osoan egiten denez, beraren lana nola erabiltzen den jakiteko informazio zehatza jasotzen du bazkideak.

Informazioa. World-wide management provides members with highly detailed information on the use of their creations.

Aholkularitza. VEGAPeko bazkideek doako aholkularitza juridikoa eta fiskala jasotzen dute, VEGAPen Asistentzia eta Kultura Funtsaren bitartez.

Laguntza. VEGAPeko bazkideek bestelako laguntzak ere jasotzen dituzte Asistentzia eta Kultura Funts horren bidez, esaterako, taldeentzako doako aseguruak, zenbait kanpo-zerbitzutarako abantaila eta deskontuak, etab.

Sustapena. VEGAPek sorkuntza bisuala sustatzen du honakoen bidez: mintegiak, sariketak, topaketak... Artistei ez ezik, Egile Eskubideetan espezializatutako juristei ere zuzentzen zaizkie.

Irudien Bankua. VEGAPeko bazkideek hala nahi badute, euren lanen kalitate handiko erreprodukzio digitalen hornikuntza-zerbitzu horren onurak jaso ditzakete. Aurretik euren baimena beharko da, eta erabilpena arautzeko lizentzia egokiak izango dituzte.

Nola funtzionatzen du?

Egitura operatiboa:

VEGAPen egitura operatiboa Madrilgo eta Bartzelonako zentroetan dago, eta honako hauek biltzen ditu:

Zuzendaritza Orokorraren arloa, Lan-talde osoaren zuzendaritzaz arduratzen da (dgeneral@vegap.es);

Ekonomia eta administrazio arloa, Kobrantzak eta egileen arteko banaketa kudeatzen ditu (admon@vegap.es);

Lizentzien kudeaketaren arloa, where all of the requests for authorisation to use the works of the authors represented by VEGAP are processed (licencias@vegap.es);

Aholkularitza Juridikoa., Erakunde osoari zerbitzuak eskaintzen dizkion (serviciosjurídicos@vegap.es);

nformazio orokorrerako arloa (infomad@vegap.es, infobcn@vegap.es) bazkideentzako kudeaketa (socios@vegap.es);

Espainiako arte garaikidearen Irudien Bankua, Lanen kalitate handiko erreprodukzio digitalakhornitzen ditu, aurretiaz egileen bisatua eta baimena jaso ondoren eta lizentzia egokiekin batera, hainbat eta hainbat erabilpenetarako (bi@vegap.es).

Gobernu Organoak:

VEGAPen Bazkideen Batzarra da Erakundearen organo gorena. Batzarrak erabakitzen du nola kudeatuko diren eskubideak; kontuak onartzen ditu; Administrazio Kontseiluko kideak izendatzen ditu; eta bazkideentzat interesgarria izan daitekeen edozein gairi buruz ebazten du. Gutxienez urtean behin biltzen da.

Batzorde Iraunkor Exekutiboa Administrazio Kontseiluaren batzorde murriztua da. Hamar kidek osatzen dute eta hilean behin biltzen da, Erakundearen eguneroko kudeaketari buruzko erabakiak hartzeko.

VEGAPen Administrazio Kontseilua bost urtean behin aukeratzen du Bazkideen Batzarrak. Hogei kidek osatzen dute, guztiak ere, derrigorrez, Erakundeko bazkideak. Administrazio Kontseiluko kideak ezin dira izan VEGAPeko langileak, eta ez dute izan behar inolako legezko ezintasunik edo desgaikuntzarik. Estatutuek aitortzen dizkioten kudeatzeko, administratzeko eta ordezkatzeko gaitasunak ditu Kontseiluak. Kontseiluak berak bertako kideen artean aukeratzen ditu bere Presidentea eta Presidenteordeak.

Zeintzuk dira nire eskubideak?

Eskubide moral eta ekonomikoak:

Egileek eskubide moralak dituzte, ala nola egile-izaera aitortua izateko eskubidea, edo izaera horren osotasuna babestua izateko eskubidea. TEskubide horiek ez dira inolako kudeaketaren xede; defendatu baino ez dira egiten eta VEGAPek horiek defendatzen laguntzen die egileei.

Legeak ikus sortzaileei aitortzen dizkien eskubide ekonomikoak kudeatzen ditu VEGAPek. Eskubide ekonomiko horiek bi motakoak dira: eskubide esklusiboak eta ordainsaria jasotzeko eskubideak.

Eskubide esklusiboek (erreprodukzioko, banaketako, komunikazio publikoko eta eraldatzeko eskubideak) egileei, eta eurei baino ez, aitortzen diete beren lanak erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoan komunikatzeko baimena emateko gaitasuna: dela telebistan agertzeko, dela ikus-entzunezko produkzioetan agertzeko, dela lan horiek eraldatzeko.

Dirusaria jasotzeko eskubideak konpentsazio ekonomikoa aitortzen die egileei, gizartearen onurarako euren eskubideak mugatuz gero.

Parte hartzeko eskubideak diru-saria aitortzen dio egileari, beraren lanak saltzeagatiko ehuneko baten bidez. Artista plastikoei, argazkilariei eta bideosortzaileei eragiten die.

Kopia pribatuagatiko diru-sariak cikus sortzaileak konpentsatzen ditu, herritarrek beraien lanak libre erabiltzeagatik eta ikus sorkuntzen erabilera pribatuagatik, liburuetan, kultura- edo zientzia-aldizkarietan, edo ikus-entzunezko euskarrietan txertatzen direnean.

Ordezkatzen dituen egileen alde kudeatzen ditu VEGAPek eskubide horiek. Eskubide esklusiboen, kasuan, VEGAPek egileen lanak erabiltzeko lizentziak ematen ditu, aurretik egileekin adostuta. Lizentziak aitortzeko, urtero onartzen diren Tarifa Orokorretan ezarritako zenbatekoak ordaindu behar dira.

VEGAPek ehunka hitzarmen sinatu ditu Erakunde Publiko eta Pribatuekin eta Erabiltzaileen Elkarteekin, Espainiako lurralde osoan ikus artisten egileeskubideekiko errespetua bermatzeko.

Nola egingo naiz bazkide?

Egin zaitez bazkide:

Edozein ikus sortzaile (izan daiteke VEGAPeko bazkide (arte plastikoak, argazkigintza, ilustrazioa, diseinu grafikoa, bideosorkuntza, arte elektronikoa, arkitektura eta komikiak), baina baita egile-eskubideen jabetza duen edozein pertsona ere (jaraunsleak edo erakundeak). cOso erraza da VEGAPeko bazkide egitea; honako urrats hauek egitea baino ez dago:

  • Bazkideentzako arreta-sailean (socios@vegap.es) informazio eta dokumentazioa eskatzea
  • Atxikimendu-hitzarmen egokiena aukeratzea.
  • Honako dokumentazio hau eman edo bidaltzea: Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, pasaportea edo erresidentzia-txartela, Curriculum Vitaea, lan edo argazkien katalogoa edo horien irudiak, eta aukeratutako atxikimendu-hitzarmenaren bi ale sinatuta.
  • Atxikitzeko onarpen-kuota bakarra baino ez da ordaindu behar (60,10 €) atxikimendua komunikatzen denean.

¿Te gusta esta página? Recomienda este sitio en tus redes sociales